Mungiako aurrekontua, milioi eurotan.

Otsailean onartu zuen Mungiako Udalak aurrekontua. 15,7 milioi euro izango ditu. Izaskun Uriagereka alkatearen esanetan, lehentasuna “gizarte zerbitzuei eustea eta kalitatea bermatzea” izan da. Inbertsio handirik ez da egingo.