Gaur jokatuko da BBK bertso txapelketako finala

BILBO. Gaur jokatuko da BBK bertsolari gazteen txapelketako finala, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan. Arratia eta Lea-Artibai iritsi dira azken saio horretara. Arratiak talde gogorra aurkeztuko du, eta Aitor Asuak, Lur Ziarrustak, Jon Larrabidek, Malen Amenabarrek, Irati Astondoak eta Illart Gumuziok osatzen dute. Lea-Artibaiko taldea, ostera, Aitor Ruiz, Graxi Arregi, Naroa Loiola, Aissa Intxausti, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal bertsolariek osatzen dute.