BILBO. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak abonamendu denboraldiko zortzigarren programako kontzertuak abiatu ditu. Bihar iritsiko da Bilbora; Euskalduna jauregian egingo dute musika saioa. Arcado Valodosen ordez, Lukas Vondracek ariko da lehen aldiz pianoan, EOSek jakinarazi duenez. Ludwig van Beethoven, Richard Wagner eta Richard Straussen piezak interpretatuko dituzte.