MATXISMOAREN AURKA, HASERRE

Hainbat herritarrek Mungian elkarretaratzea egin zuten martitzenean, Andina Reges Pereiraren hilketa salatzeko. Indarkeria matxistaren ondorioz Bizkaian aurten hil den lehen andrea da. Haren bikotekide ohia atxilotu du Ertzaintzak, eta epaileak espetxera bidali du. Udalak hilketa gatzetsi du, biktimaren senideei elkartasuna agertu die, eta akusazio partikular gisa aurkeztuko da. Seme-alabak foru aldundiak hartu ditu, familiak kargu egiteko modua izan bitartean.