Cadaguako presek uholde arriskua larriagotzen dutela salatu dute

Cadagua ibaian hemeretzi presa daude. Rios con Vida elkarteak salatu du horrek uholdeak gertatzeko arrisku handiagoa sortzen duela. Salaketa horrekin bat egin du Zallako Otsoaren Taldeak.

Errekako animalien iraupenean ere kalteak sor ditzakete presa horiek, bi elkarteok ohartarazi dutenez. Lehorrean zein uretan bizi diren animalien arteko komunikazioa oztopatzen duela salatu dute. Horrez gain, presek uraren jarioa behar bezalakoa izatea eragozten dutela diote, eta uholdeak sortzea errazten dutela.