Bi urteren buruan bukatuko dira Artibaiko saneamendu lanak

Bi urte barru bukatuko dituzte Artibai ibaiaren arroko ur zikinen sarea osatzeko lanak. Guztira, 6,4 milioi euroko kostua izango dute. Besteak beste, Berriatua eta Ondarroa artean bi kilometro pasatxo izango dituen kolektore bat egingo dute.

Berriatuko isuriak zein Gardotzako industrialdekoak hartuko ditu kanalizazio berri horrek. Ondarroara bideratuko dituzte ur zikin horiek. 2009an eraiki zuten Ondarroako hondakin urentzako plantak 5.900 metro kubo trata ditzake egunean.