Ospitalerako errepidea konpontzen hasi dira

GORLIZ. Gorlizko ospitalera, Astondo hondartzara eta Bizkaiko Foru Aldundiaren abeletxera joateko dagoen errepide bakarra konpontzen hasi dira Bizkaiko Herri Lan eta Garraio Saila. Ez dauka espaloirik, eta ertzean ez dago oinezkoentzako leku nahikorik. Gainera, lerro bakarra dauka, eta bi ibilgailu aurrez aurre badatoz, ez dira kabitzen. Bizilagun eta erabiltzaileak sarri kexatu dira. Zortzi hilabete iraungo dute lanek.