AERONAUTIKAREN GEROA, BERMATUTA

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Aeronautika Gelak 24 diploma banatu zituen joan den astelehenean. Horietatik hamabost ikasle, dagoeneko, sektore horretako enpresetan lanean ari dira; beste bi hautaketa prozesuetan dabiltza; eta gainerako zazpiek ikasten jarraituko dute Ingalaterrako Cranfield Unibertsitatean. Sektore aeronautikoa hazten ari dela jakinarazi dute eskola teknikoko kideek, eta azken urteetan estrategiko bihurtu dela nabarmendu dute.