Atzo arte, alerta horia; eta asteburuan, berriz harro

Martitzenetik atzo goizera arte itsasorako alerta horia piztuta izan du Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuak. Gaur arratsaldean berriz harrotuko dela aurreikusi dute, Atlantikotik beste ekaitz bat sartuko da, eta, ondorioz, sei metro arteko olatuak izango direla iragarri du Euskalmetek.