‘BIZKAIAGO!’ PROZESUA ABIATU DU EAJ-K

“Enpleguaren sorrerara eta suspertze ekonomikora bideratutako prozesu parte hartzailea” abiatu du EAJk, foru hauteskundeetarako programa osatzeko. Bilbon egin zuten lehen jardunaldia, domekan. Bilera horiek herrialdeko eskualde guztietan egingo dira. Bakoitzean eskualdeko ehun bat herritar elkartu gura dituzte. Hamar gairen inguruko proposamenak bilduko dituzte. “Gaurko bilera honek, hemen hasi den prozesu parte hartzaile honek, argi utzi du zein den gure kezka nagusia, gure lehentasuna. Pertsonekin dugu konpromisoa”, adierazi zuen Andoni Ortuzarrek.