Barik txartelarekin 95,6 milioi bidaia egin dira 2013an

BILBO. Creditrans txartela atzean utzi du Bizkaiko garraio publikoak. Urte berriarekin batera desagertu zen, eta ordutik handitzen ari da Barik txartel berriaren erabilera. 2013an 95,6 milioi bidaia egin zirela adierazi du Bizkaiko Garraio Partzuergoak. Bestalde, iragarri du ekainetik aurrera txartela kargatzeko aukera izango dela Kutxabankeko hainbat kutxa automatikotan eta sarean.