Ikune Eguna ospatu zuten joan den azaroaren 9an

Bostehun metro koadro baino gehiagoko karpa batean ospatu zuten lehen Ikune Eguna, azaroaren 9an. Laudioko Aldai plaza izan zen aukeratutako lekua, eta gonbidatuen artean Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Nagusiko epailea izan zen. Proiektuaren aurkezpen publikoa egin zuten egun hartan.