Arte Eder museoa martitzenetan itxiko dute

BILBO. Bilboko Arte Eder museoa astelehenetan zabalik izango da aurrerantzean. Martitzenak izango dira museoak atseden hartzeko egunak. Bertako arduradunek jakinarazi dute helburua dela hiriburuan egunero museoren bat zabalik egotea bermatzea. Joan den astelehenaz geroztik, asteko lehenengo egunean zabalik egongo da, 10:00etatik 20:00etara bitartean.