Irakurketa errazeko bilduma duten liburutegiak Bizkaian.

Bilboko Alondegiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren liburutegiak, Durangoko udal liburutegiak eta Getxoko Villamonte liburutegiak bilduma osatua dute. Horrez gain, liburutegi askotan badira aleak. Alondegiko Mediateka izan zen alor horretan aitzindaria, Blanca Mata Irakurketa Erraza elkarteko arduradunaren esanetan. “EAEn hau bultzatu zuen lehenengoa izan zen. Iaz, jardunaldi batzuk egin zituzten gaia ezagutzera emateko; liburutegiko beharginak trebatu zituzten, eta irakurketa errazeko lehenengo klubak bultzatu”. Lehenengo klubak adimen urritasuna dutenentzat eta dislexia duten umeentzat izan ziren.