Boluntario gehiago lortzeko kanpaina abiatu du Bizkaiko Gurutze Gorriak

Bizkaiko Gurutze Gorriak Bazkideak behar dira izeneko kanpaina abiatu du, bazkide gehiago lortzeko eta jada bazkide direnei eskerrak emateko. Une honetan, 19.494 boluntario ditu gizarte laguntza elkarteak herrialde historikoan; horietatik 11.045 andreak dira eta 8.449 gizonezkoak.

Iaz ere boluntario gehiago lortzeko kanpaina egin zuten, baina aurten herritarren premiak areagotu egingo direla ikusita, bigarren bat ipini behar izan dute martxan. Era berean, diruz laguntzeko prest daudenak ere behar dituzte. Bazkideen ekarpenak dira diru sarreren %47.