Ingurumenari buruzko azoka egingo da Landakon

DURANGO. Gaur hasi eta domekara bitartean, Berdeago azoka egingo da Durangoko Landako gunean. Energia aurrezteko asmoz sorturiko teknologiak hedatzea eta jendea kontzientziatzea izango da aurtengo azokaren helburu nagusia. Azokan, 50 bat erakusle izango dira. Hiru egunotan osotara 10.000 bisitari erakartzeko erronka ipini dute antolatzaileek.