Garellanoko parkea, urte amaierarako bukatuta

BILBO. Basurtun eraikitzen ari diren etxe orratzen, Luis Briñas kalearen eta militarren etxe izandakoen artean geratu den orubeko parkea urte bukaerarako egongo da amaituta. Hala iragarri du Bilbao Ria 2000 erakundeak. Asteon onartu du parkearen urbanizazio proiektua. Era berean, bi orube adjudikatu ditu etxebizitzak eraikitzeko: lau eraikin izango dira, 85 bizileku eta 193 aparkalekurekin.