Busturialdean %7,5 jaitsi da etorkinen zenbatekoa

GERNIKA-LUMO. Gernikaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emandako datuen arabera, iaz %7,5 jaitsi zen eskualdean bizi diren etorkinen zenbatekoa. Azken hamar urteetako beherakada nabarmenena dela azaldu dute teknikariek. Hala, mankomunitateko kide diren herrietan erroldatuta daudenen %6,9 dira etorkinak. Edonola ere, Bizkaiko batez bestekotik gora dago eskualdea.