Otsailean estreinatuko dute osasun zentro berria

BERRIATUA. Datorren hiletik aurrera, sendagilearengana edo erizainarengana doazen berriatuarrek osasun zentro berrira jo beharko dute, Erribera kalera. Pediatria zerbitzua izateko eskaera ere egin dio udalak Osakidetzari, eta horretarako lekua gorde dute eraikinean. Oraingoz, ordea, ez da izango.