MURRIZKETETATIK IHESI, ATZERRIRA

Gizarte zerbitzuetan egindako “murrizketen erruz” hainbat barakaldar “atzerrira joatera behartu” dituztela salatzeko, bazterketaren aurkako Berrio Otxoak plataformak hainbat maleta utzi ditu asteon Barakaldoko Gizarte Ekintza Sailaren egoitzan. Dioetenez, 1.947 herritar joan dira atzerrira, “herrian ez zutelako etorkizunik ikusten”. Hau da, kontsul etxeetan izena emanda dauden barakaldarren zenbatekoak %32 egin du gora krisi ekonomikoa hasi denetik.