BERANGO. Familia barruan jarrera edo portaera sexistak saihestea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna garatzea helburu dituen ikastaro bat antolatu du Berangoko Udalak. Herriko gurasoei zuzenduta dago, eta hilaren 21a, martitzena, izango da izena emateko azken eguna. Hirugarren urtez antolatu dute, aurreko urteetako arrakasta ikusita.