Eskalada murru bat jarriko dute Trapagaranen

TRAPAGARAN. Suhiltzaileen parkea zegoen lekuan eskalada murru bat jarriko du Trapagarango Udalak. 70.000 euroko inbertsioa egingo dute foru aldundiak utzitako eraikinean kirol horretan ibili ahal izateko. Murrua prest egongo da uda bukaerarako edo udazken hasierarako.