Bilboko Itsasadarraren garbiketa plana eredu

Malaysiako Kuala Lumpurreko delegazio bat etorri zen abenduan Bilboko itsasadarraren ur garbiketaren berri jasotzera. Ibaizabalek izan zituen kutsadura arazo berak dituzte. Industria gune izatetik, Bilbok “bizitzaz beteriko” hiriburu bihurtzeko izan duen gaitasuna nabarmendu zuten.