Banaketa sozioekonomikoa egin du itsasadarrak

Ikuspegi sozio-ekonomikotik Bilboko itsasadarrak bizitza ereduaren zatiketa ere marraztu du. Ezaugarri sozialekin bat etorrita zonalde bi banatu zituen industrializazio garaian. Ezkerraldea, langileen eta industriaren zonalde bilakatu zen eta eskumaldea, berriz, bizitokirako zonalde.