PLENTZIA. Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 8an zabalduko du Plentziako portuan ontziak amarratzeko eskaerak egiteko epea. 164 amarratze pantalanetarako izango dira, eta gainerako zortziak kairako. Eskaerak Plentziako udaletxean edo Bilboko Portuen Lurralde Zuzendaritzan utzi ahal izango dira. Plentziako portuan amarratzeak eskatzeko azken deialdia 2008an egin zuten.