Ondarroan, oinezkoentzat izango da alde zaharra

ONDARROA. Hil bukaerarako bihurtuko dute Ondarroako alde zaharra oinezkoentzako gune. Orduan jarriko dituzte ibilgailuen joan-etorria mugatuko duten piboteak. Araudi berria onartzen dutenean, debekatuta egongo da inguru horretan aparkatzea edo zirkulatzea, aurreikusitako gauza jakinetarako ez baldin bada. Kasuotan, Kale Handitik sartu, eta Iparragirretik atera beharko da.