450 LASTERKARI, JOSEBA JAKAREN ALDE

Galtzear zegoen Durangoko Azokako lasterketa berreskuratu egin du Durango Kirol Klubak BERRIA egunkariaren eskutik. 450 parte hartzaile baino gehiago elkartu ziren joan den ostiral goizean, Joseba Jakaren omenezko lasterketan. Parte hartzaileen erdiak umeentzako hiru lasterketatan aritu ziren. Beste erdiak sei kilometroko helduen lasterketan lehiatu ziren. David Garcia durangarra eta Carmen Perez donostiarra nagusitu ziren helduei zegokien lasterketan.