Turtzioz eta Guriezo arteko mugaketa gaitzetsi dute

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak ez zuen sinatu Turtzioz eta Guriezo (Kantabria, Espainia) arteko mugarritzearen akta, Bizkaiari dagozkion 400 hektarea kentzen dituela uste duelako. Asteleheneko gobernu kontseiluak, gainera, desadostasun akta onartu zuen, eta Espainiako Herri Administrazioetako Ministeriora bidali dute.