Foru aldundiak harrera egin die asteon Bizkaian akreditatuta dauden kontsulei. Unai Rementeria Lehendakaritza diputatuak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantza diputatuak izan zituzten zain asteleheneko ekitaldian. Euren jatorriko herrialdeetan “Bizkaiaren izena zabalduz” egiten duten lana eskertu diete. “Kanpoan ditugun begiak zarete”, esan die, era berean, Rementeriak, eta haiei “esker” Bizkaiko enpresentzako merkatu aukerak aurkitzen direla gehitu du.