BILBO. Hirukotrans bidaia txartela saltzeari utzi zioten atzo Bilbobuseko kabinek. Izan ere, abenduaren 31tik aurrera, Creditran, Gizatrans eta Hirukotrans txartelak ezingo dira erabili. Diruz edo Barik txartelarekin ordaindu beharko dira Bizkaiko Garraio Partzuergoko kide diren garraiobideak. Hala ere, otsailaren 28ra bitartean, hiru txartel horietan dagoen dirua Barik txartelera igarotzeko aukera izango da.