300

Bizkaiko Elikagaien Bankuak gaur bildu nahi dituen tonak. Herrialde historiko osoko 140 merkataritza gune, supermerkatu eta dendatan jakiak biltzen ibiliko dira gaur, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren ekimenez. Zeregin horretan, 1.700 boluntariok parte hartuko dute. Iazko markak hautsi eta, osotara, Bizkai osoan 300 tona elikagai biltzea da gaurko eguneko erronka nagusia.

Zuzenketa

Joan den barikuko Bizkaiko Hitza-ren 2. orrian Aiherra Lapurdin dagoela irakur zitekeen, baina Nafarroa Behereko herria da.