Hobariak baserritarrei erosten dietenentzat

FORUA. Arazo ekonomiko larrienak dituzten familiei laguntzeko 1994az geroztik duen ordenantza moldatu du Foruko Udalak. Aurrerantzean, hobariak eskainiko dizkiete laguntza hori jasotzen dutenei bertako baserritarren produktuak erosteko orduan. Higiezinen zerga eta ur, zabor eta estolderia tasetan ere hobariak aurreikusi dituzte.