Argi mozketak arintzeko neurriak hartu dituzte

GALDAKAO. Argindar horniduran arazoak izan dira azken garaietan Galdakaon. Horri konponbidea emateko neurriak hartu ditu Iberdrolak. Matxurak konpontzeko behar den denbora murrizteko, bi ekipo jarri ditu argindar konpainiak. Horrez gain, Bekeako industrialdeko transformazio gunea berritu du, eta zuhaitzak mozteari ekin dio. Usansolo, Zabalea, Zabalgane eta Elexalden egon da arazo gehien.