90.000 txartel, kultura produktuak erosteko

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak 90.000 txartel aterako ditu abenduaren 16tik aurrera, kulturarekin lotutako produktuak erostean %20 eta %40 arteko beherapenak eskuratzeko. Bizkaiko Kultur Txartelak, besteak beste, liburuak, diskoak eta filmak erosteko aukera emango du. 24, 28 eta 32 euroan salduko dira.