Lau igogailu berri egingo ditu Bilboko Udalak

BILBO. Bilboko Udalak lau igogailu berri egingo ditu Basurtu, Zorrotza, Iturribide eta Otxarkoaga auzoetan. Horrez gain, Funikular eta Moraza plazak lotzen dituenaren ordez, berri bat jartzeko asmoa iragarri du. Lanak abenduan hasiko dituzte, eta 2015eko lehen hiruhilekoan bukatuta egotea espero dute.