Bizkaitarren %54k katolikoak direla erantzun diote Elizari

Bilboko Elizbarrutiaren Egunaren harira, Goitzaitegiak inkesta bat egiteko eskatu dio Ikerfel enpresari. Besteak beste, herritarren sinesmena eta Eliza katolikoarekiko duten iritzia aztertu dute. Mario Izeta Bilboko gotzainak emandako datuen arabera, inkestari erantzun dioten bizkaitarren %54k katolikoak direla erantzun dute. Era berean, %35 mezatara joaten dira, “batzuk sarriago eta besteak maiztasun txikiagoan”. “Gehiengo handi batek” Elizak egiten duen lana “goraipatu” du, gainera.

Gazteei dagokienez, “Eliza katolikoarekiko atxikimendu falta” nabarmendu du Izetak, baina, inkestaren arabera, %43 inguruk “maiz” egiten dute otoitz euren kasa. Une honetan hamar gazte ari dira seminarioan apaiz ikasketak egiten. “Bizkaiko Elizaren itxaropen” izendatu ditu gotzainak.