105 URTE, OSASUNAREN ZERBITZURA

105 urte bete ditu asteon Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak. Asteazkenean, azaroaren 13an bete zuen, hain zuzen, urteurren hori. Bilboko bizilagunen donazioen bidez eraiki zuten ospitalea. 1908an inauguratu zen. 1992an, Osakidetzara sartu zen. 2013-2017 aldirako plan estrategikoan jasotako eginkizunen artean, “osasun arreta espezializatua, eraginkorra, segurua eta kalitatezkoa” ematea dago, “profesional prestatuekin eta ikerketa konprometituarekin”.