KALERATZEEN MISERIA IKUSARAZIZ

Urtebete beteko da bihar etxetik kaleratzera zihoazela Amaia Egaña Barakaldoko bizilagunak bere buruaz beste egin zuenetik. Herriko hainbat gizarte eragilek eta sindikatuk gogora ekarri nahi izan dute egoerak ez duela hobera egin; aitzitik, “berbera edo okerragoa” dela. Horregatik, Caixaren sukurtsal bat okupatu zuten astelehenean —kaleratzea egin zuen bankua—. Bestalde, elkarretaratzera deitu dute gaurko, 19:30ean, Barakaldoko Justizia Jauregian.