‘Ezinezko misioa’

Euskadik elitean taldeak zituen urteak eta areto-futbol kluben hazkundea gertatu zen sasoia urrun geratzen ari dira. Gainbeherak neurriak hartzera eraman zituen federazioak.

[…]Ikusteke dago neurri horiek epe ertainera eta luzera ondoriorik izango duten, baina laburrera kaltegarriak izan dira. Gutako batek, Abadiñoko Lagun-ek erretiratu beharra izan du, ez duelako entrenatzailerik aurkitu.

Hainbat talde erretiratu dira azken urteetan, beste batzuek, gastuen igoerari aurre egin ezinda, ez igotzea erabakitzen duten bitartean. Horrek guztiak, lehiaketak osatugabe uzten ditu; 15 talde 2. B mailan eta 3. mailan, eta 11 bakarrik Euskal ligan (bost falta dira).

[…]Arau horiek krisi ekonomiko sakon baten testuinguruan ezarri dira. Horiek horrela, egoerari aurre egiteko baliabide ekonomikoen bilaketa Ezinezko misioa iruditzen zait.

Juan Carlos Perez. ‘Anboto’.