Imanol Ieregi eta Ariane Otxoa —irudian— nagusitu ziren joan den asteburuan lehiatu zen Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketan. Bakioko olatuetan batak zein besteak erakutsitako abileziak eman zieten garaipena. Gipuzkoako eta Bizkaiko surflari onenek zeukaten ordua jarrita bertan. Azkenean, emakumezkoen kategorian, bizkaitar bat nagusitu zen; gizonezkoenean, gipuzkoar bat. Asteburuko olatu onak eta hego haizea lagun izan zituztela azaldu dute antolatzaileek.