POZALAGUA, KOBAZULOTIK MUNDURA

Karrantza Haranean dagoen Pozalagua kobazuloa 2013ko txokorik onena izendatu zuen joan den hilean Repsol turismo gidak. Aste honetan jaso du lehiaketako irabazle izan zela aintzatesten duen plaka, ekitaldi instituzional batean. Itziar Epalza Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Irene Pardo Bizkaiko Nekazaritza diputatua, Raul Palacio Karrantzako alkatea eta Victor Perez de Gezuraga Petronorreko zuzendari nagusia izan ziren ekitaldian.