ETXERIK ZAHARRENA ERABERRITZEN

Areatzan dago Bizkai osoan aurki daitekeen hiriko etxerik zaharrena, etxe mudejarra izenez ezagutzen dena, hain zuzen. Hura eraberritzeko lanetan ari da udala. Errukiñe kalean dago etxea; XVI. mendekoa da, eta aspalditik oso egoera txarrean dago. Udalak, beraz, hura eraberritzeko erabakia hartu zuen. Etorkizunean kultur gune bihurtzeko asmoa ere iragarri dute. Etxearen adierazgarri diren fatxadako erliebeak ez galtzeko arreta berezia jarri dute.