Gune plataformak, non ELA eta LAB sindikatuak diren nagusi, erretiro pentsioen erreformaren aurkako manifestaziora deitu du Bilbon datorren asteko zapaturako. Lege berriak eragingo dituen galerak konpentsa ditzaten eskatzeko protesta Donostian, Gasteizen eta Iruñean ere egingo dute.