Bilboko denda historiko askok sareta jaitsi behar izan dute aurten, krisi ekonomikoa dela eta. Esaterako, Carlangas saltokia martxoan itxi zuten —umeentzako jantziak saltzen zituen—. Beste adibide bat Loewe denda da; Moyua plaza utzi, eta merkataritza zentro batera mugitu behar izan zuten ekainean.