Azkenaldian, gehiago dira zarratzen diren dendak, irekitzen direnak baino. Krisiak badu zer esanik horretan. Ekintzaile ugarik abiatzen dute saltoki bat irekitzeko proiektua; baina merkataritza ibilbide hori laburra izan ohi da sarri askotan. Hala ere, badira hamarkadaz hamarkada, belaunaldiz belaunaldi, martxan jarraitzen duten dendak. XIX. mende bukaeran edo XX.aren hasieran ireki zituztenak. Horietako batzuk gizarte aldaketen, ezbeharren eta historiako gertaera esanguratsu askoren lekuko izan dira. Egun, testuinguru ekonomiko negatiboari aurre egiten diote. Bakoitzak bezeroak lortzeko bere baliabideak bilatzen ditu. Baina prezioak mantentzea eta erosleei tratu ona ematea ez da nahikoa; batzuetan, hitzarmenek eta lan baldintzek saltokien iraupena ere baldintzatzen dute.
Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek elikagaien merkataritzako hitzarmena berritzeko akordioa sinatu dute asteon. Hala ere, gainontzeko hitzarmenak akordiorik gabe geratu dira. Hori dela eta, larru eta oinetakoak, etxetresna elektrikoak, ehungintza eta altzarien alorretako hitzarmenak negoziatzeke daude. 6.000 enpresa txikiri eta 30.000 langile ingururi eragingo die. Hona hemen halakoak gainditu dituzten hainbat denda historiko; denak, familiek kudeatuak.