Alfonso Garci Barakaldoko alkateak Hego Euskal Herriko andreek botoa emateko eskubidea lortu zuteneko 82. urteurrena gogoratu du. Hala, Clara Campoamorren eskulturari lore eskaintza egin dio, hark sustatu zuen-eta emakumezkoek botoa emateko eskubidea 1931n. Garciak gogora ekarri duenez, II. Errepublikaren hasieran erabaki zuten eskubide hori onartzea. 161 boto izan ziren neurriaren aldekoak, 121 aurka. 1936ko gerrak kendu zien berriz eskubidea.