Sanferminetako Lau t’erdiko Txapelketako azken partida jokatuko dute Olaizolak eta Irujok Iruñeko Labriten. Olaizolak zapatuan lortu zuen finalera pasatzea, Mungian, Oinatz Bengoetxea 22 eta 17 gainditu ostean. Juan Martinez de Irujo domekan sailkatu zen, Abel Barriolari Zarautzen 22-12 irabazita.