Bermeoko Artza pilotalekuak ehun urte bete ditu

Bermeoko Artza pilotalekuak ehun urte bete ditu. Ospatzeko, Ormaetxeak eta Amarikak Bizkaiko Herri Arteko 44. Eskuzko Txapelketaren finala jokatu zuten ekainaren 22an. Ostean, zozketak, opariak eta kontzertuak antolatu zituzten. Urritik aurrera ekitaldi gehiago egingo dituzte ehun urte horien omenez.