Mesedeetako komentua, Bilboko musikarien agertoki

1990eko hamarkadan, Bilboko Udalak Bilborock proiektua jarri zuen martxan San Frantzisko auzoan. Aretoa XVII. mendean eraikitako eliza barrokoan dago, Mesedeetako ordenaren komentua eta eskola izandakoan. Erabilera asko ditu: agertokia du, entsegu gelak eta Euskal Herriko musika artxibategia.