Astra arma lantegia sormen fabrika bihurtu dute

Arma lantegi zaharra 2005ean okupatu zuten Gernika-Lumoko hainbat gaztek, herriko kultur gabeziak bete ahal izateko. 2008an, hustu egin zuten. Herri ekimenari esker, baina, iazko irailean Astra kultura lantegi soziala zabaldu zuten. Astra Koordinakundeak autokudeatutako proiektua martxan dabil ordutik.